IBT ARABA

Hezkuntzan zein gizarte alorrean, ikusteko urritasuna duten ikasleen hezkuntza inklusioan laguntza eta aholkularitza eskaintzen dugun zerbitzu bat gara. Zerbitzuaren izen ofiziala, Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegia, da. Hala ere, IBT-CRI siglengatik ezagutzen gara batez ere.

Hezkuntzako aholkularitza eta laguntza zerbitzu bezala, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Pedagogiko-ko sailaren baitan gaude. Honela, ikusteko urritasuna duten ikasleria duten EAEko ikastetxe, ez unibertsitario, orori eskaintzen diogu zerbitzua.

Gure jarduna, 40/2005 DEKRETUA, martxoaren 1ekoan, zehazten da.

Honakoei eskaintzen diegu hezkuntza laguntza eta aholkularitza:

a) Ikusteko urritasuna duten ikasleak eskolatzen dituzten eta unibertsitatekoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei.

b) Ikastetxeetan itsu diren edo ikusteko urritasuna duten ikasleei arreta zuzenean eskaintzen dieten hezkuntzako

profesionalei eta gisa horretako ikasleak hezteko prozesuan esku hartzen duten hezkuntza-komunitateko eragileei.

c) Itsu diren edo ikusteko urritasuna duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleei, unibertsitatekoa ez den irakaskuntzako hezkuntza-etapa edo -maila guztietan eskolatutakoei, ikastetxe publikoetan nahiz itunpekoetan

eskolatutakoak izan.

d) Helduen Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako ikasleei.

e) Itsu izatetik edo ikusteko urritasuna izatetik eratorritako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen familiei, dagozkien tutoreekin eta, hala badagokio, dagokien Berritzeguneko hezkuntza-premia berezietako aholkulariekin batera.