Ohiko Eskolatzea
Gure esku hartzea:
Lehenik eta behin, ikaslearen beharrak identifikatzen ditugu IBT-CRIko irakasle ibiltariok. Ondoren, kasu bakoitzean eskainiko zaien arreta eta esku-hartzea definitzen da, hau bi multzotan banatzen delarik: arreta zuzena eta zeharkako arreta.
Zeharkako arreta: Ikastetxeko testuinguruarekin (tutorea, hezitzailea, aholkularia, familia…) ikaslearen jarraipena egiten da. Jarraipen hauetan, ikaslearen eboluzioaz eta bertan agertu daitezken beharren inguruan hitz egiten da. Beharrezkoa den kasuetan, ikastetxeari, aholkuak eskainiko dizkiogu, metodologian, materialak sortzean, ikaslearen kokapenean eta ikusmen desgaitasunak sor ditzazkeen bestelako eragileetan. Kasu batzuetan, beharrezkoa balitz, IBT-CRIko baliabideak ere eskainiko zaizkie ikasle hauei.
Arreta zuzena: Ikasle bakoitzak, bere mailako kurrikuluma jarraitzeko neurriak hartzea ahalbidetzen dugu. Hau da, ohiko kurrikuluma lantzen den heinean, medio irisgarriak proposatuz eta garatuz (materialen egokitzapena) eta ikaslearengan IBT-CRIko curriculum espezifikoa landuz beraien bizitzarako estrategia holistikoak sustatzen ditugu.
Ikusmen desgaitasun tipologiaren arabera, arreta zuzeneko esku hartze anitzak daude. Adibidez, kasu batzuetan Braille kodigoa erabiliko da eta beste kasu batzuetan tintazko kodigoarekin lan egingo da ikaslearen beharrei moldaketak erabiliz (letraren tamaina, kontrastea,...). Bestalde, adinaren eta ikaslearen gaitasunen arabera, entzuteko materialak, ordenagailurako sarbidea eta bestelako edukiak ere eskaintzen eta lantzen hasten gara.
Eduki eta helburu hauek guztiak aurrera eramateko, IBT-CRIko irakasle ibiltariak, momentu ezberdinetan ikaslearekiko esku-hartze edo interbentzio ezberdina izan dezake; hau da, ikaslearekin lan espezifikoa egiteko momentu batzuetan gelatik kanpo jardutea erabaki dezakegu, kontuan izanda, ikasleen arteko harreman positiboak eraiki behar ditugula.
Ikastetxeen konpromezua:
Ikasgelarako beharrezkoa izango den materiala garaiz helaraztea IBT-CRIra, hau egokituta eskolara bidaltzeko. (Gutxienez 15 egun lehenago bidali behar da egokitu beharreko materiala IBT-CRIra).
IBT-CRIak sortzen edota maileguan uzten dituen materialak zaintzea eta beharrezkoak ez direnean irakasle ibiltariari jakinaraztea.
IBT-CRIko irakasle ibiltariak gomendatzen dituen neurriak hartzea: argitasuna eta honen intentsitatea egokitu; txukuntsuna mantendu; seinaleak egokitu eta abar.
Ikastetxeekiko sentsibiliazazio-formazioa:
Ikastetxe batean ikusmen desgaitasuna duen ikasle berri bat dagoenean, ikastetxeak eta IBT-CRIak egoki baloratzen badute, klaustroaren formakuntza espezifikoa bideratu daiteke.
Bestalde, ikasleekiko formakuntzaren inguruan, Arabako IBT-CRIak Aniztasunari buruzko kanpaina “Bat denontzat eta denok batentzat” sortu berri du. Kanpaina hau eskoletan garatzeko IBT-CRIko zuzendaritzarekin harremanetan jarri behar da materiala mailegatzeko.